2016(e)ko uztailaren 7(a), osteguna

Kaixo pitxurris !
Gaur atzaldean eguraldi arraro samarra egiten zuenez, lokalera joatea baino ezer hoberik ez zaigu bururatu. Beti bezala gure argazki kamara gainean genuela gure lagun batekin argazkiak ateratzera irten gara. Bai, ikusten duzuenez gu eta gure kamera bereiztezinak gara jjaja. Atera ditugun argazkien berri emango dizuegu post honetan, argazki sesio bat egin diogu gure erregeari eta hemen behean berak ekarri digun look bikainaren hainbat argazkitxo utziko dizkizuegu.
Besterik gabe, eskerrik asko eta Patxito asko !!!!










Honekin ere konbina dezakazu:





PRAKAK: Pepe Jeans.
ZAPATILAK: Nike.
ALPARGATAK: Asos.
JERTSEA: Pull and Bear.

S.S DAY

Api neskak!
Orain dela aspalditik daukagu post hau gure pentsamenduetan... eta bai, azkenean zuekin partekatzeko aukera eduki dugu! Duela egun batzuk pasata, gure kuadrilakoekin Donostiara joan giñen. Badakizue, kontxa ikusi, erosketak egin, bazkaldu, hiria ikusi eta Donostiaz gozatu..
Donostiara joten garen bakoitzean ondo pasatzen dugu. Mutilak "fnac" izeneko elektronika denda batean pasa zuten eguna. Bideo jokoekin jolasten, eta guk, Donosti osoa hankaz gora jarri genuen hiriko denda eta txoko guztietan arropa begiratuz. Segurazki panorama hau zuen anai-arrebekin ere gertatu zaizuela. Nahiz eta hiru edo lau aldiz arren eskatu ez zuten izan nahi gurekin dendak ikustera etorri. Baina ia derrigortuta "Pull and Bear" dendan sartu "genituen" eta zuei erakusteko alkandora batzuk probatu zituzten. Azkenean, txapa guzti hori eman eta gero, alkandorak erosi zituzten ... ajaj mutilak beti mutil. Hemen dituzue argazkiak eta gehiago luzatu gabe...

Eskerrik asko eta patxito asko !!!









2016(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

WELCOME!

Kaixo neskak!
Dagoeneko azterketak bukatzen ari garenez blog hau irekitzea pentsatu dugu udako plan desberdiñetan look perfektu bat eramateko. Badakizue, bueltatxo bat emateko, hondartzara joateko, gauez ateratzeko, kirol pixka bat egiteko eta abar. Espero dugu gure bloggetik ideia bikain batzuk ateratzea.
Eskerrikasko eta patxito asko!

Egun Ilunak... Arropa koloretsuak !

Aupa neskak! Udara bertan daukagu dagoeneko eta bai eguraldi onak ere hasi dira. Honetarako look hau proposatzen dizuegu, ostiral arratsaldetan lagunekin buelta bat emateko oso aproposa edo udarako egun ilunagoetarako. Look honetako prenda top-a kaki koloreko parka hau da. Ea gustatzen zaizuen, jarri zuen iritziak hor behean👇

Eskerrikasko eta Patxito asko!








BohoChic Style

 
Kaixo ekipo !
Gaurko egun beroarekin, ba al dago soineko denim hau baino zerbait hobeagorik? Ez ezta? Udaran denori gustatzen zaigu soineko freskoak eramatea, eta gaur zerbait berezia aurkeztearren look "boho chic" hau proposatzen dizuegu.
Ausartzen zarete turbante honekin? Moda modako apaingarria da eta soinekoari puntu "martxoso" bat emateko itzela dela uste dugu. Oinetan beti erosotasunaren bila gabiltzanez, sandalia plano batzuk baino ezer hobeagorik ez dagoela pentsatzen dugu.
Ea zer iruditzen zaizuen !👇🏼👇🏼👇🏼
Eskerrik asko eta patxito asko ❣



2016(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

Dark clothes in summer ?

Aupa Neskak!
Gaurkoan ere beste post batekin gatoz. Look-a pixka bat finagoa da oraingoan, hau da, udarako ekitaldi berezi baterako edota gau berezi batean jazteko modukoa. Udaran badakizue koloreak ezinbestekoak direla horregaitik sandalia hori batzuekin konbinatzea aproposa iruditu zaigu.
Look-ari seriotasun pixka bat emateko eskuko boltso batekin jartzea pentsatu dugu. Ea zer iruditzen zaizuen, eta jarri zuen iritzia hemen behean👇
Eskerrikasko eta Patxito asko!